Konstituzio plazako San Joan bezperako ekitaldia, iruditan
Konstituzio plazan, 22:15ean hasi zen atzo urteroko errituala: San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi sinbolikoa egin zuten, solstizioa ospatu eta koronabirusagatik hildako pertsonak gogoratzeko helburuarekin. Urtero moduan, San Joan bezperako ekitaldiak Goizaldi taldea aritu zen dantzan Konstituzio plazan, baina beste hainbat dantza talde ere aritu ziren zuhaitzaren inguruan: Arkaitz, Eskola, Gero Axular, Kresala eta Trebeska. Donostiako Orfeoiak eta Udaleko Txistularien Taldeak ere hartu zuen parte, eta udal agintariek ez zuten dantzarik egin, «jaien eragileak izan daitezen protagonistak». Ospakizunaren ikuslegoa mugatua izan zen, segurtasun neurriak bermatzeko, eta zozka bidez erabaki zuten plazara sartu ziren 120 herritarrak nortzuk izango ziren.
Ekitaldiko irudiak bildu ditu IRUTXULOKO HITZAk argazki bilduma batean:
San Joan bezperak auzoetan utzitako uneak eta irudiak jasotzen ari da IRUTXULOKO HITZA. Honako estekan aurkitu daitezke albiste guztiak.