Udalak Amara kaleko hiru zenbakitako bizilagunei ostatua emango die Morlansen, euren eraikinetako segurtasun arazoak direla eta
Donostiako Udalak Amara kaleko 11., 13. eta 17. zenbakietako bizilagunei ostatua emango die Morlansen, euren etxebizitzak utzi behar dituztela ondorioztatu ondoren. Eraikin horiek aspalditik ari ziren behatzen, egituran izan zezaketen degradazioarengatik eta materialaren zaharkitzearengatik, eta azken txostenek ondorioztatu dute hoberena etxebizitzak hustea eta eraikinak botatzea dela.
Guztira hemeretzi familia unitate bizi dira jatorrian Udaltzaingoarentzat ziren Amarako etxebizitza horietan, eta Etxegintzak Morlansen ostatua emateko aukera eskaini die denei. Morlansko etxebizitzak Eusko Jaurlaritzarenak dira berez, horregatik, udala akordio batera heldu behar izan da jaurlaritzarekin.
Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak nabarmendu du Amara kaleko eraikin horien egoera “prekarioa” dela, eta beraz, garrantzitsua dela etxebizitzak hustea eta botatzea. Era berean, “kasu bakoitzerako irtenbide bat” bilatuko dutela azpimarratu du, “irteerarik onena bilatzeko”. Denak Morlansera bidaliz, bizilagunen “gizarte eta auzo harremanak” ez galtzeko ahalegina egin du udalak, Arzallusen arabera.