Uliako ur biltegi eta mintegietara bisitak egingo dituzte igandean, itxialdi ondorengo lehenengoak
Buskando ur-biltegia Uliako Mintegietako parkean. (Argazkia: Lumina Nocte) Uliako Auzo Elkarteak berriro ekingo die parkeko ur biltegietako eta mintegietako bisitei. Momentuz, igandean bi egingo dituztela iragarri dute. Lehenengoa 11:00etan izango da, eta bigarrena 12:00etan, eta euskaraz zein gaztelaniaz jarraitu ahal izango dira. Interesa dutenek, izena emateko ondorengo posta elektronikora idatzi dezakete: asociaciondevecinosdeulia@gmail.com
Era berean, auzo elkartea datozen hilabeteetarako programa ere prestatzen ari da.


