Euskal Herrian oporretan zegoela, Olatz Urkia kazetari donostiarrak ziztu bizian itzuli behar izan zuen Pekinera. Pandemia hasiera besterik ez zen. Bost hilabete inguru pasa dira jada, baina geroztik ETBko Asia Pazifikoko berriemaileak bidai bakarra egiteko aukera izan du: Wuhanen izan zen hiria zabaldu baino hiru egun lehenago.

IRUTXULOKO HITZAk Urkiarekin hitz egin du pandemiaz, Pekin eta Wuhanen ikusitakoaz, kazetaritzaz, izan zuen erasoaz eta Txinaz oro har. Elkarrizketa osoa biharko astekarian izango da irakurgai, baita webgunean ere. Hona hemen egindako elkarrizketaren aurrerapen bat, bideoz jasoa.