Eibarren itxi dute 'Gaur gurian' umorezko saioaren denboraldia
Itxialdian sortu zuten Ander Edok eta Eneko Sanchezek Gaur gurian umorezko saioa, eta zortzigarren eta azken atala ikusgai dago Youtuben. Aupa Eibar! da azken atalaren izenburua, eta herri gipuzkoarrean grabatu dute, Eibarri buruz umorearekin hitz eginez.
Segur aski irailean itzuliko direla iragarri dute Edok eta Sanchezek eta, agian, udan saio bereziren bat egingo dutela.