Koronabirusa dela eta, uztailaren 12ko hauteskundeetako mahai batzuen kokalekuak aldatuko dituzte
Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako osasun neurriak bete ahal izateko, Donostiako hamabost hauteskunde mahai lekuz aldatuko dituzte. Antiguan, Erdialdean eta Egian izango dira aldaketak: Zuzenbide Fakultateko hamar mahaiak Elhuyar plazako Ignacio Maria Barriola Zentrora eramango dituzte (Antigua), Urbieta Ikastetxe Publikoko bi mahai Arroka plazako Udalinfo bulegoetan egongo dira (Erdialdea) eta Musika eta Dantza Eskolako hiru mahai Nestor Basterretxea plazako Dantza Eskolara eramango dituzte.
Herritarrek lotura honetan kontsultatu dezakete zein mahaitan bozkatu behar duten.