Pello Leiñena donostiarra da Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari berria
Pello Leiñena donostiarrak Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari kargua hartu du, Jon Baguesen lekukoa hartuz. Bagues hogei urtez izan da artxiboaren zuzendaria, eta berak egindako lanari jarraipena emango dio Leiñenak, artxiboa gizartera hurbiltzeko helburuarekin. Donostiarrak 1991. urtetik darama Eresbilen inguruan lan egiten, beraz, ondo ezagutzen du erakundea.