Mariam Coulibalyk Ibaeta Basketen jokatuko du
Mariam Coulibaly 22 urteko pibot maliarra Ibaeta Basketen laugarren fitxaketa da, eta orain arteko berritze eta fitxaketekin hamar jokalari ditu dagoeneko talde gipuzkoarrak 2020/2021 denboraldirako: Lara Gonzalez, Joyce Cousseins-Smith, Laura Garcia, Mehryn Kraker, Maria Eraunzetamurgil, Julia Gladkova, Toch Sarr, Ane Esnal, Meiya Tirera eta Mariam Coulibaly.
Coulibalyk Maliko selekzioarekin jokatzen du, eta esperientzia dauka Espainiako Ligan, Spar Gran Canaria taldean jokatu baitzuen 2015/2016 eta 2016/2017 denboraldietan, eta Snatt’s Femeni Sant Adria taldean 2017/2018 eta 2018/2019 denboraldietan. Azken denboraldian Frantziako Ligako Landerneau taldean jokatu du, eta 8,7 puntu sartu eta 5,7 errebote hartu ditu norgehiagoka bakoitzeko, batez beste.
Maliarra pozik agertu da fitxaketarekin, eta bere herrialdean gogor entrenatzen ari dela azaldu du, denboraldia ahalik eta forma onenean hasteko.