Gizon bat ospitalera eraman dute, Bulebarrean izandako istripu baten ondorioz

Istripu bat izan da gaur goizean Bulebarra eta San Juan kalea elkartzen dituen izkinan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, auto batek eta motor batek talka egin dute, eta motorraren gidaria, 54 urteko gizon bat, ospitalera eraman dute, zauri arinak zituelako.