Mandasko dukesaren erretratua zaharberritzeko lanak hasi dira

Cristina Brunetti Mandasko dukesaren erretratua zaharberritzeko lanak abian direla iragarri du Cristina Enea Fundazioak. Izan ere, apirilaren 4an lapurreta bat izan zen Egiako parkeko Baliabideen Etxean, eta, Mandasko Dukearen koadro bat eta hainbat liburu osteaz gain, Brunettiren koadroa hondatu zuten.
Cristina Fernandez Palomo zaharberritzailea arituko da erretratua zaharberritzen. Hura aztertu ostean, “ondo kontserbatua” eta “zainduta” dagoela azpimarratu du Fernandez Palomok, baina lapurretan koadroari “urradurak” egin dizkiotela. Dena den, urradura horiek “konpondu” daitezkeela azpimarratu du adituak.
Mandasko Dukesaren erretratua Vicente Palmaroli artistak margotu zuen 1879 urtean.