Abian da Donostiako 45. Liburu Azoka
Donostiako kultur jarduerak pixkanaka itzultzen ari dira, eta Liburu Azoka ez da gutxiago izan. Hain zuzen, gaur, hilak 3, aurkeztu dute Donostiako 45. Liburu Azoka, eta uztailaren 12ra arte izango da Gipuzkoa plazan, 11:00etatik 13:30era goizez eta 16:30etik 20:00etara arratsaldez. Argitaletxe ugaritako postu ugari jarri dituzte, eta horretaz gain, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan hainbat jarduera egingo dituzte:
- Uztailak 3, ostirala, 11:15ean, Xatur satorra / Top el topo bilduma, Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.
- Uztailak 6, astelehena, 11:00etan, Sano erradikal, Isa Diaz. Alberdania argitaletxearen prentsaurrekoa.
- Uztailak 7, asteartea, 11:00etan, Zaharkitze programatua, Eva Perez-Pons. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.
- Uztailak 8, asteazkena, 11:00etan, Donostia rebelde, Miguel Usabiaga. Prentsaurrekoa.
- Uztailak 9, osteguna, 11:00etan, Isiltasunaz haratago, Joxe Angel Irigarai, Pamiela argitaletxearen prentsaurrekoa.
- Uztailak 9, 12:00etan, Aro beilegia, Lizar Begoña Madariaga, Balea Zuria argitaletxearen prentsaurrekoa.
- Uztailak 9, 18:00etan, La estrella de quince puntas, Noelia Lorenzo eta Javier Sagastiberri. Erein argitaletxearen ekitaldia.
- Uztailak 9, 19:00etan, Matones, Bingen Amadoz. Pamiela argitaletxearen ekitaldia.
- Uztailak 10, ostirala, 12:00etan, Izurria, Slavoj Zizek. Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Txalaparta argitaletxearen prentsaurrekoa.