Kantujira solidarioa egingo dute Egian, itxialdian zabalik egon diren saltokiak omentzeko
Biharko Egiako kantujira solidarioa izango da. Izan ere, itxialdian auzoan zabalik egon diren saltokiak omendu nahi dituzte, hala nola okindegiak, farmaziak edo janari dendak. Lanean jardun duten eta oinarrizko zerbitzuak bermatu dituzte langile orori ere egin nahi diote omenaldia, baita egunero-egunero txalo zaparrada ondoren auzoa musikaz bete duen Erlantz Fernandez tronpetariari ere. Bestalde, hildakoak ere oroituko dituzte.
Horregatik guztiagatik, antolatzaileek ibilbidea egokitu dute, ohiko tabernetatik igarotzeaz gain, lanean aritu diren saltoki horietako batzuetatik ere pasako baitira, bakoitzari kantu bat eskaini eta argazkia ateratzeko. Kantujira Kata tabernan hasiko da, 12:00etan, eta 14:00ak arte arituko dira auzotik abesten.
Biharkoa itxialdi ondorengo lehen kantujira izango da.