Sarek Izan Bidea udako dinamika aurkeztu du Kontxako hondartzan
Alderdi Ederretik abiatuta, kilometro bateko martxa egin dute Sareko 40 kidek Kontxako hondartzara, Izan Bidea dinamika berria aurkezteko.
40 pertsonek Sareren udako dinamika berria aurkeztu dute, Izan Bidea. Alderdi Ederretik abiatu dira, eta Kontxako erlojuetan hondartzara sartu dira “Etxean nahi ditugu!” zioen oihal batekin. Ekitaldi honekin Donostian 20 preso politiko izaten jarraitzen dutela salatu dute, eta aldi berean udako plangintza aurkeztu dute.
Uztailaren 23, 24 eta 25ean Euskal Herria zeharkatuko duen hiru etapako txirrinda-itzuli bat egingo dute; azken etapa Donostian izango da, Martuteneko kartzelatik hasi eta erdialdera iritsi arte. Dinamika abuztuaren 14an amaituko dute, Donostiako Bakearen Usoa eta Haizeen Orrazia lotuko duten giza-kate bat osatuz. Dinamikaren amaiera hau auzo ezberdinetako elkarte eta jai batzordeekin eta Donostiako Piratekin batera egingo dute.
Uztailak 25 – Txirrinda-martxa Martuteneko kartzelatik abiatuta.
Abuztuak 14 – Giza katea Bakearen Usoaren eta Haizeen Orraziaren artean.