Illunbe eguneko aparkaleku bihurtuko du udalak
Uztailaren 11tik abuztuaren 23ra Illunbeko aparkalekua disuasio-neurri gisara erabaliko dute. Donostiko Udalak aurkezturiko erabaki eta kanpainaren helburua da Erdialdeko auto kopurua murriztea eta tokiko merkataritzako kontsumoa bultzatzea. Etorri, doan aparkatu eta gozatu leloa jarri diote aipatu kanpaina.
Aparkalekua doakoa izango da, eta zerbitzu hau erabiltzen dutenentzat autobus bat jarri dute Erdialdera doan joateko. Zerbitzuak Illunbe eta Errondo pasealekua lotuko ditu, “bisitarien mugikortasuna errazteko”. Autobusa 11:00etatik 22:30era egongo da erabilgarri, eta hogei minutuko maiztasuna izango du.
Donostiako Udaleko Mugikortasun sailaren, Donostia Turismoaren eta San Sebastian Shops-en artean ahalbidetu dute. Cristina Lage Turismo zinegotziak adierazi duenez, zerbitzua “bisitatzen gaituztenei haien ibilgailua aparkatu ahal izateko” egokitu dute, baita Erdialdean autoak gutxitzeko eta bertako merkataritza sustatzeko ere.