Kontxako hondartzaren itxieren ordutegiak, uztailaren 6tik 12ra
COVID-19a dela eta, Kontxako sarbidea mugatuta egongo da udan, eta sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehaztuko dira. Atzo, esaterako, Ondarreta eta Kontxako hondartzak itxi egin behar izan zituzten, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantentzeko ezintasuna zela.
Hona hemen aste honetako ordutegiak:
EGUNA | 1. ITSASGORA | GOMENDIOA | 2. ITSASGORA | GOMENDIOA |
Uztailak 6, astelehena | 06:17 | Ez sartu 04:17tik 08:17ra | 18:30 | Ez sartu 16:30tik 20:30ra |
Uztailak 7, asteartea | 06:58 | Ez sartu 04:58tik 08:58ra | 19:11 | Ez sartu 17:11tik 21:11ra |
Uztailak 8, asteazkena | 07:37 | Ez sartu 05:37tik 09:39ra | 19:50 | Ez sartu 17:50tik 21:50ra |
Uztailak 9, osteguna | 08:14 | Ez sartu 06:14tik 10:14ra | 20:28 | Ez sartu 18:28tik 22:28ra |
Uztailak 10, ostirala | 08:51 | Ez sartu 06:51tik 10:51ra | 21:06 | Ez sartu 19:06tik 23:06ra |
Uztailak 11, larunbata | 09:30 | Ez sartu 07:30tik 11:30ra | 21:47 | Ez sartu 19:47tik 23:47ra |
Uztailak 12, igandea | 10:13 | Ez sartu 08:13tik 12:13ra | 22:34 | Ez sartu 20:34tik 00:34ra |
Era berean, Donostiako Udalak hainbat gomendio zabaldu ditu, hondartzen funtzionamendu egokia bermatzeko, eta herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”. Hona hemen gomendioak:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da.
- Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.