Kursaal atzean dagoen zabalgunea Erizainen plaza izendatu dute
Kursaaleko kubo handiaren atzeko beheko zabalguneak ez zuen izenik orain arte, baina hemendik aurrera Erizainen plaza izango da. Proposamena Satse erizainen sindikatuak luzatu zion Donostiako Udalari. Bozeramaileen Batzarrak aho batez onartu zuen, eta bihar gobernu batzarrak erabakia onestea besterik ez da geratzen.
Modu horretan, erizainek pandemia egoeran izandako paperari aitortza egin nahi diote. Gainera, koronabirusa iritsi aurretik, 2020a Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtea izendatu zuen Munduko Osasun Erakundeak.