Ondarreta eta Kontxako hondartzak itxi zituzten atzo
Eguraldi onak eta marea altuak eragindako jende pilaketak zirela eta, Ondarreta eta Kontxako hondartzak itxi behar izan zituzten atzo arratsaldean.
Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko ezintasuna zela eta, Ondarreta eta Kontxako hondartzak itxi egin behar izan zituzten atzo arratsaldean. Marea altua 17:40ean izan zen, hondartzen edukiera jaitsiz. Eguraldi ona eta igande arratsaldea aprobetxatuz, jende asko hurbildu zen Donostiako hondartzetara, eta askok etxerako buelta egin behar izan zuten.
Ondarreta eta Kontxako hondartzez gain, Gipuzkoako beste bost hondartzek eta Bizkaiko zortzik ere ateak itxi egin behar izan zituzten jende-pilaketak ekiditeko.