Azorak konpromisoa hartu du Benta Berriko etxeetako bizilagun bati hiru hilabeteetako zorraren erdia barkatzeko
Kaleratzeak Stop plataformak, Azoraren maizterrek eta Alokairu bizilagunen elkarteak iragarri dute Benta Berriko babes ofizialetako etxeetan bizi den Ingrisi eta bere familiari zorraren zati bat barkatzeko konpromisoa hartu duela Azora. Zehazki, maiatza, ekaina eta uztaileko errenten %50a barkatuko diotela azaldu dute, duela gutxi sinatutako akordio baten arabera, eta egun duen kontratua urtebetez luzatuko zaie modu automatikoan.
Akordio horren oinarri bezala, 11/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 4 artikuluaren baitan jasotakoa aintzat hartu du Azorak, alegia, errenta “luzatu” edo “atzeratzea”. Kasu honetan, “salbuespenez” eta Ingrisen eta bere familiaren egoera kontuan hartu, eta hiru hilabetez errentaren erdia barkatzea erabaki du.
Hiru plataformek azpimarratu dute “gizarte mobilizazioei” eta “udalak egindako kudeaketari” esker lortu dutela hau, eta Ingrisen eta bere familiak ere esker onak transmititu dituzte ohar baten bitartez.
Bestalde, Kaleratzeak Stop plataformak, Azoraren maizterrek eta Alokairu bizilagunen elkarteak gauza bera egiteko eskatu diote Testa Socimi-Blackstoneri.