Dbuseko autobus bidaien prezioa igo dute
Astelehenean ezarri zuen Dbusek tarifen sistema berria, eta orain artekoa baino garestiagoa da. Hain zuzen ere, 1,85 euro balio ditu noizbehinkako bidai txartelak –5 zentimo gehiago–, eta 2,50 euro –40 zentimo gehiago– gaueko txartelak. Otsailean onartu zuen igoera Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, eta ez zuten apirilean abian jarri koronabirusaren eraginez.
Mugi txartelaren, txartel anonimoaren eta Bat zein Barik txartelen tarifak hemen kontsultatu daitezke.