Doako 25 kontzertuk osatuko dute Jazzaldiko egitaraua
Ekainean jakinarazi zituzten 55. Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak, eta doakoak aurkeztu dituzte gaur, aurtengo egitarau murriztua osatzeko. Tokiko taldeek joko dute batez ere, Kursaaleko terrazetan eta Txikijazzaren egitarauan. Hain justu, 21 kontzertu izango dira Kursaal inguruko terrazetan –Frigo gunean eta Zurriola terrazan– eta beste lau kontzertu antolatu dituzte Txikijazzaren baitan; azken horietako bi Tabakaleran izango dira eta beste biak Frigo gunean. Kontzertu guztiak koronabirusaren aurkako osasun neurriak mantenduta egingo dituzte.
Doako kontzertu guztiak hilaren 21etik 26ra izango dira, 17:00etatik 23:00etara; egitarau osoa Jazzaldiaren webgunean kontsultatu daiteke. Bestalde, Txikijazzaren egitaraua honakoa da:
Uztailaren 23an: The Binilo’s, 20:30ean, Tabakalerako terrazan.
Uztailaren 24an: Los Juanes, 20:30ean, Tabakalerako terrazan.
Uztailaren 25ean: The Binilo’s, 12:00etan, Kursaaleko terrazan.
Uztailaren 26an: Sara Mansilla eta Los Juanes, 12:00etan, Kursaaleko terrazan.