Etxegabe bat hil da Antiguan
Atzo goizean gertatu zen ezbeharra, Antiguako Zubimusu parkean. 09:05ean udaltzainak Zubimusu parkera joan ziren, eta pertsona bat konorterik gabe zegoela ohartu ziren. Udaltzainek anbulantzia bat eskatu zuten, baina lekura iritsi zirenerako hilda zegoen.
Urtarrilaren 3an beste etxegabe bat hil zen Donostian, Gros auzoko kutxazain batean. Egoera zaurgarrian bizi diren pertsona horiek ez dute osasun sistemaren estaldura bermatuta, eta pandemiak begi bistan utzi du pertsona hauek bizi duten errealitatea.