Donostiako Atletikok bertan behera utzi ditu antolatzen dituen bi triatloiak
Aurten ez dira egingo 35. Donostiako Triatloia Onditz Oroituz eta 12. Emakumezkoen Triatloia, COVID-19aren ondorioz. Donostiako Atletikok apirilaren 20an adierazi zuen atzeratu egingo zituela, baina bertan behera utzi ditu azkenean. Emakumezkoen proba ekainaren 27an egin behar zuten, eta Donostiako triatloia 28an. Azkenik, 2021ean egingo dira.