Kontxako badian jokatuko dute bigarren bandera
Donostian lehiatuko da bihar denboraldiko bigarren bandera eta hirugarren jardunaldia. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruak nor baino nor ariko dira Donostiarrak antolaturiko banderan, Kontxako badian. Emakumezkoak 17:40ean hasiko dira, eta gizonezkoak 18:00ean.
Coruñako bigarren jardunaldia irabazteko zorian egon zen Donostiarra, eta etxeko estropada irabazten saiatuko dira. Sailkapen nagusian hirugarren postuan dauden 19 punturekin. Emakumezkoen ligan, berriz, Donostiarra bigarren izan zen Galiziako bi estropadetan, eta Arraun Lagunak laugarren. Biak ala biak koxka bat gorago egiten saiatuko dira.
Gainerako ligak hastear
KAE-1, KAE-2 eta ETE ligen sasoia hasiko da bihar Pasaiako uretan. Donostiarraren bigarren trainerua KAE-1 ligan ariko da (19:15). Estropada erlojuaren kontrako saioa izango da, eta sei traineruko bi txandatan banatuta. Lehen txandako azken ontzia izango da donostiarra.