Realak Maitane Lopez fitxatu du
Maitane Lopez (Mallorca, 1995) Realean arituko da datorren denboraldian. Talde txuri-urdinarekin urtebeteko kontratua sinatu du erdilariak.
UD Levanten aritu da jokatzen azkeneko bost denboralditan eta libre iritsi da Realera. Espainiako selekzioko gazte mailetan ere jokatu du, eta 17 urtez azpiko Europako txapelduna eta 19 urtez azpiko Europako txapeldunordea izan zen taldeekin. Realeran “taldeari ekarpen handia egiteko gogo handiarekin” iritsi dela nabarmendu du erdilariak. “Txikitako ametsa bete dut”, gaineratu du Lopezek, eta sare sozialetan Realeko kamisetarekin txikitako argazkia partekatu du. Gainera, talde txuri-urdinarekin familia lotura du, Luis Mari Lopez eta Aitor Lopez Rekarteren iloba baita.
Realak fitxatzen duen laugarren jokalaria da Lopez, Gemma Gili, Nuria Rábano eta Amaiur Sarriegren ostean.