Maskarak eta ilarak izan dira nagusi uztailaren 12ko hauteskundeetan
Inoizko hauteskunde berezienak izan dira uztailaren 12koak, COVID-19ak baldintzatutakoak izan baitira, eta osasun neurri zorrotzak beteta eman behar izan dute botoa herritarrek. Donostian, goizean jende ilara luzeak izan dira hainbat hauteslekutan, barruan jende pilaketak ekiditeko. Arratsaldean, aldiz, jendea tantaka hurbildu da hautesleku gehienetara, eta parte hartzea nabarmen jaitsi da. IRUTXULOKO HITZA hauteskunde egunaren jarraipena egiten ari da, eta irudi bilduma bat osatu du egunean zehar jasotako argazki guztiekin.