Dbuseko autobus geltoki batzuk aldatuko dituzte San Martin kaleko itxiera dela eta
Metroko lanak direla eta, asteazkenean, San Martin kaleko zati bat osorik itxiko dute urtebetez. Hori dela eta, Dbusen zerbitzuetan hainbat aldaketa egongo dituzte. Artzain Ona-San Martin geltokiak Easo kalera eta Askatasunaren Hiribidera mugitiko dira. Autobus linea bakoitzak izango dituen geltoki berriak ondorengoak dira:
- Askatasunaren Hiribidea 31 geltokia: 5. Benta Berri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa, 25. Benta Berri-Añorga, 45. Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete, B1. Benta Berri-Berio-Añorga, B7. Igeldo eta B8-Benta Berri-Miraconcha-Seminarioa.
- Askatasunaren Hiribidea 3 eta 21 geltokiak: 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Igara.
- Askatasunaren Hiribidea 19 geltokia: 40-Gros-Antiguo-Igara.
- Easo kalea 9 geltokia: 19. Aiete-Bera Bera, 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36. San Roke-Aldakonea, 37. Rodil-Zorroaga eta B2- Aiete-Bera Bera.
- Easo kalea 19 geltokia: 26. Amara-Martutene, 28. Amara-Ospitaleak eta B4. Amara-Riberas-Martutene.
Bestalde, 21. Mutualitateak-Anoeta autobusaren kasuan, Artzain Ona-San Martin geltokia ez ezik, Easo Plazako geltokia ere kenduko dute. Gernikako Arbolan eta Maria Cristina zubian izango ditu geltoki berriak.