Donostiako Orfeoiak Orhin eta Hiru Errege Mahaian abestuko du
Bihar hasiko da Urmuga proiektua, Euskal Herriko mendiak mendebaldetik ekialdera zeharkatu eta musikaz beteko dituena. Donostiako Orfeoiak egitasmoan parte hartuko du, sei emanalditan abestuz. Horietatik, Orhi eta Hiru Errege Mahaia mendietan egingo dituztenak nabarmendu ditu Jose Antonio Sainz Orfeoiko zuzendariak. “Guretzat oso garrantzitsuak izango dira emanaldi guztiak, baina horiek izango dira, zalantzarik gabe, berezienak”, azpimarratu du. “Historikoa izango da mendia eta kantua horrela uztartzea, inoiz egin ez den moduan”, gehitu du. Era berean, Miguel Zeberio eta Felipe Uriarte Urmugako ordezkariek adierazi dutenez, Orfeoia “lehen unetik prest agertu da zeukan onena eskaintzeko, eta biziki eskertu nahi diegu hori”.
Piriniotan abesteaz gain, Aralarren, Baigorrin eta Erremendian ere abestuko du Orfeoiak. Jarraian, Donostiako abesbatzak Urmuga proiektuaren baitan eskainiko diren kontzertu guztiak jasotzen dira, bakoitza bere datarekin:
– Uztailak 21. Aralar (Lareoko Urtegia)
– Uztailak 22. Aralar (Aizpearro)
– Uztailak 26. Baigorri (Etxauzia)
– Uztailak 30. Orhi mendia
– Uztailak 30. Erremendia (Lojanzko Iturria)
– Uztailak 31. Hiru Erregen Maila
Kontzertuetara joan eta egitasmoan parte hartzeko, izena eman behar da Urmugako webgunean. Hor aurkitu daitezke xehetasun guztiak. Orfeoiaz gain, musika arloko artista askok artuko dute parte Urmugak egitasmoan, besteak beste, Et Incarnatus Orkestra, Mikel Urdangarin eta Oreka TX. Egitarau osoa ere proiektuko webgunean kontsultatu daiteke.