"Maskara derrigorrez erabili behar bada, ondo irudituko litzaidake"
Eusko Jaurlaritzako Osasun saila aztertzen ari da maskara derrigorrezkoa izatea. Eneko Goia alkateak horren inguruko iritzia plazaratu du, Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan. “Agindua iritsiko dela uste dut. Maskara derrigorrez erabili behar bada, ondo irudituko litzaidake”.
Donostiarrengan konfiantza duela azpimarratu du Goiak, eta gaineratu du Donostiaren kasua bereizgarria dela: “Bertakoez gain, beste leku batzuetako jendea ibiltzen da hirian, eta horiei guztiei ondo legoke maskararen erabileraren inguruan ohartaraztea”.