Kote Cabezudoren biktimen abokatuak Perez Asenjo epailearen aurkako auzia du gaur
Kote Cabezudoren biktimen epaileak, Mario Diezek, gaur du epaiketa Irungo auzitegian, Ana Isabel Perez Asenjo kasuaren epaile ohiak bere “ohorea urratua” izan dela uste baitu. Denera 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dio Perez Asenjok Diezi.
Kote Cabezudo argazkilaria kartzelan da 2018tik, askatasun sexualen aurkako 47 delitu egotzi baitzizkioten. Kasuaren lehen epailea izan zen Perez Asenjo, baina kasutik baztertu zuten gaitasun eza, prebarikazioa eta Zuzenbideari egokitzen ez zaizkion ebazpenak egotzita.