San Telmo museoak Maite Rocandioren lan bat jaso du, museoaren lagunen elkarteak dohaintzan emanda
San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak dohaintza egin dio San Telmo Museoari gaur. Izan ere, urtero, Museoen Nazioarteko Egunean artelan bat ematen dio elkarteak museoari, baina koronabirusa dela eta gaur arte ezin izan dute dohaintza egin.
Maite Rocandioren Estación del Norte de San Sebastian —Donostiako Norteko geltokia— mihise gaineko olioa izan da hautatutako lana, 46 x 55 cm-koa, eta erakundearentzat lan honek duen garrantzia azpimarratu dute museotik. Margolari donostiarraren beste hiru obra ditu museoak bilduman: La fábrica dormida —Lokartutako lantegia— eta El carro de la lechera —Esne saltzailearen gurdia— mihise gaineko olioak, eta La Concha en la Belle Epoque —Kontxa Belle Epoque garaian— taula gaineko olioa. Lehenengo biak Aranaz Darras arte aretoak egindako Gabonetako Lehiaketako garaileak izan ziren 1956-57 eta 1958-59 urteetako edizioetan. Bigarrena, aldiz, partikular batek dohaintzan eman zion museoari.