Dbuseko 46. linearen zerbitzua berrezartzea lortu dute Morlansko bizilagunek
Morlansko bizilagunek 752 sinadura bildu zituzten udalean 46. linearen itzulera eskatzeko, eta abuztuaren 1ean itzuliko da zerbitzua. Morlanstarrak auzo elkarteko kideek albiste pozgarria iruditzen zaiela adierazi dute, eta azpimarratu dute autobus linea berrezartzea “auzotarrei esker” izan dela.
Izan ere, joan den ostiral arratsaldean Morlanseko bizilagunek protesta egin zuten auzoko Leire plazan, 46 linearen zerbitzua auzoarentzat “ezinbestekoa” dela aldarrikatzeko. Protestan auzoko jaietako karroari autobus itxura eman zioten, 46 zenbakiarekin.