Iñaki Salvador donostiarra sarituko du Jazzaldiak, Jorge Pardo eta Chano Dominguezekin batera
Donostiako Jazzaldiko Sariak baditu sarituak. Hiru izan dira aurtengo ediziorako hautatutako musikariak: Jorge Pardo flauta eta saxofoi jotzailea, eta Chano Dominguez eta Iñaki Salvador piano jotzaileak. Jazzalditik hiruen “ibilbide bikaina” azpimarratu dute, eta Europako “jazz musikari gailenen artean daudela”.
Donostia Jazzaldia Saria 1994. urtean eman zen lehen aldiz, eta besteak beste Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Bebo Valdés eta Wayne Shorterrek jaso dute. Normalean saritu bakarra izaten du, nahiz eta bi saritu izan dituen hainbat urtetan. Edozein kasutan, lehen urtea da hiru saritu izango dituela.