Maskarak derrigorrez erabili beharko dira EAEn
Nekane Murga Osasun sailburuak —une honetan, funtzioetan dagoena— iragarri du maskarak nahitaez erabili beharko direla Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, gune itxi zein irekietan. Alegia, 1.5 metroko distantzia mantendu daitekeen espazioetan ere erabili beharko da, baita igerileku eta hondartzetan ere, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko ez da erabili beharko, ezta naturguneetan ere. Bestalde, taberna, diskoteka eta gainontzeko ostalaritza eremuei dagokienez, jan eta edateko soilik kendu ahal izango da maskara, eta mahai baten inguruan gehienez hamar pertsona elkartu ahalko dira. Gainera, ez dute ordutegiak zabaltzeko baimenak emango, eta orain artekoak ere atzera botako dira. Neurria gauerdian sartuko da indarrean. Murgak adierazi duenez, “beharrezko neurriak” dira, pandemiaren bilakaera kontuan hartuta.