Errefuxiatuen erregularizazioa eskatzeko manifestazioa egingo dute hilaren 19an
Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak manifestazioa egingo du igandean, hilaren 19an, Erregularizazioa Orain lelopean. Bulebarretik abiatuko dute martxa 12:00etan. Errefuxiatuen erregularizazio iraunkorra eta baldintzarik gabea eskatuko dute Donostiako kaleetan. Duela hilabete inguru aurkeztu zen Espainiako Kongresuan PNLRegularizacionYa proposamena. Horren inguruko eztabaida ahalik eta azkarren egitea exijitzen dute.