Mugak Zabalduzek Euskal Herriko armen ekoizpena salatzeko egitasmoa egingo du larunbatean
Mugak Zabalduz karabana Donostian izango da larunbatean, hilaren 18an, goizean. Helburua da Euskal Herrian egin eta gatazka-guneetan saltzen diren arma ekoizpena salatzea, eta batez ere horren inguruko kontzientzia eta mugimendua sortu eta bultzatzea. Kanpainak Gipuzkoa SAPAssport izena du, eta Andoaingo SAPA enpresak zein Euskal Herriko beste hainbat enpresek sortzen duten arma-materiala azaleratu nahi dute.”Gatazkek herri horietan—Yemen, Siria eta abar—jarraitzen duten bitartean, errefuxiatuek ez dute izango bestelako alternatibarik. Eta gatazka horiek, neurri handi batean, Europatik bidalitako armekin elikatzen dira”, azpimarratu dute karabanatik.
Karabana San Juan kalean izango da, Sarriegi plaza ondoan. Egitasmoa 11:00tan hasiko da, atzerki, kontakizun eta bestelako jarduerekin. Gainera, ‘pasaporteak’ ere banatuko dituzte. “Turismo-ekimen erakargarri hau nabarmendu nahi dugu”, azpimarratu dute, ironiaz. Ondoren, 13:00etan, kontzentrazioa egingo dute, eta Andoainera abiatuko dira, han arma-lantegia bisitatzeko.