Eraso sexistarik gabeko festak aldarrikatu dituzte Groseko "jai sinbolikoetan"
Jai batzordeak lau hilabete igaro ditu festak segurtasun bermeekin nola egin pentsatzen, baina azken asteetako egoera ikusita, prestatutako ia guztia etetea erabaki dute; pilaketarik ez egotea bermatzen duten jarduerak soilik egingo dituzte. Horrela, atzo hasi zituzten “jai xume eta sinbolikoak”, eta besteak beste, eraso sexisten aurkako argazki bat atera zuten auzotarrek Txofre plazan, Groseko Asanblada Feministak deituta.
Mantenduko dituzten jardueren artean dago, adibidez, gaur egingo duten Tabernen Arteko I. Pintxo Lehiaketa. «Auzotarrek segurtasunez egin dezakete, eta espero dugu bultzada bat izatea auzoko tabernarientzat», adierazi dute jai batzordekoek.