Kaiko Karmengo jaiak bertan behera utzi dituzten arren, auzoa apaindu dute auzotarrek
Atzo ziren astekoak kaiko Karmengo jaiak, baina COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, jai batzordeak festak bertan behera uztea erabaki du. Hala ere, jai egunak direla gogoratu, eta “auzoa alaitzeko”, balkoi eta kaleak apaindu dituzte auzotarrek. Jai batzordeak banderak egin ditu, jaietako karramarroaren irudiarekin, eta auzotarrak animatu dituzte horiek leihoetan eta balkoietan horiek jartzera. Herrian, Kresalan, Ordizin eta Hamabost tabernetan daude salgai, bost euroan.
Hona hemen auzoko etxe, saltoki eta tabernetako apainketen argazki bilduma: