Rafael Aguirre Franco Kultur eta Turismo Ekintzetxeko zuzendari ohia zendu da
Rafael Aguirre Franco idazle eta ikerlari donostiarra bat-batean hil zen atzo, 83 urte zituela. Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroko zuzendaria izan zen 33 urtez, eta 60 baino liburu gehiago argitaratu zituen bere bizitzan.
Donostiarekiko lotura handia izan du beti Rafaelek, eta bere azken urteetan ere idazten jarraitu zuen. 1813ko sutearen 200. urteurrenean 1813-2013 liburua idatzi zuen. Azken urteetan ipuin-bildumak idatzi ditu hainbat hizkuntzatan. Pilota eta arraunaren jarraitzaile sutsua ere bazen, eta gidatzen zuen Atrakzio eta Turismo Zentroak antolatzen zituen Kontxako Estropadak.