Willem Dafoe aktorea izango da 68. Zinemaldiaren aurpegia
Oscar saria eskuratzeko lau hautagaitza jaso dituen Willem Dafoe aktore estatubatuarra da 68. Donostiako Zinemaldiko kartelaren aurpegia. Duela bi urte kartel nagusiaren diseinua aldatzea erabaki zuen jaialdiak, eta ordutik aktore ezagunen aurpegiak marrazkiekin uztartzen dituzte. Berrikuntzaren lehen aurpegia Isabelle Huppert aktorea izan zen, eta iazkoa, berriz, Penelope Cruz. Gogora dezagun Zinemaldia irailaren 18tik 26ra izango dela, eta koronabirusaren ondorioz programa eredua aldatu behar izan dute.
Willem Dafoe 1988an izan zen lehenengoz Donostian, The Last Temptation of Christ (Martin Scorsese) filma aurkezteko. 1997an Sail Ofizialean lehiatu zen Victory (Mark Peploe) filmagatik etorri zen, eta 2005ean sari nagusirako borrokan izan zen Before it Had a Name (Giada Colagrande) filman egindako lanagatik. 2014a izan zen Donostiara etorri zen azken urtea, Pasolini (Abel Ferrara) filman Pier Paolo Pasolini zuzendari ezaguna interpretatu baitzuen.
Sail Ofizialeko kartela aurkeztearekin batera, Zinemaldiak gainerako sailen kartelak ere aurkeztu ditu. Hemen ikus ditzakezue.