Egia parkeko bidea konpontzen hasiko dira

Datorren astelehenean hasiko dira Egia parkeko goiko aldera iristeko bidea egonkortzen. Bidearen alboko lurren zati bat jausi zenean, bidea oztopatuta geratu zen. Lanek hiru asteko iraupena izango dutela adierazi du udalak. “Bidean arrakala bat dago, oinarrian lurra galdu delako. Pitzadurak gora egin baino lehen, konpondu egingo da”, azaldu du Hiri Mantenu zinegotzi Miguel Angel Diazek.
Lanak egiteko urmaelera eta Ingurumen Baliabideen Zentrora igotzeko bidea moztu beharko da. Itxitura hori ez da erabatekoa izango, lanorduetan bakarrik, eta gainerako egunetan igarotzea bermatuko dute.