Donostiarrak denboraldiko bigarren bandera ekarri zuen etxera Oriotik

Denboraldiko bigarren bandera Donostiarrarentzat, Oriori haien etxean gailendu eta gero. Aurtengo Euskotren ligak bi kolore ditu, horia eta zuria, Orio eta Donostiarra baitira goiko postuetan erregulartasunez mantentzen ari direnak. Oraingoz jokatu diren sei banderetatik lau Oriok irabazi ditu eta bi Donostiarrak, eta sailkapenean ere lehen bi postuetan dira, 22 punturekin Orio eta 18rekin Donostiarra. Arraun Lagunak taldeak ezin izan zuen irteera lerroan egon igandean, koronabirus kasu bat dela eta, baina hirugarren postua mantentzea lortu du 11 punturekin, eta Hondarribiak 10 ditu.
Eusko Label ligan, Donostiarra bosgarren geratu da asteburuko bi jardunaldietan. Getxoko banderan Orio izan zen garaile, eta Orioko estropadan Urdaibaik Bermeora eraman zuen bandera. Nahiz eta banderarik ez irabazi, Santurtzi da sailkapenean lehen taldea, 63 punturekin. Orio da bigarren, bi bandera eta 58 punturekin, eta Donostiarra hirugarren da 55 puntu eta bandera batekin.
KAE-1 ligako estropada Getarian izan zen, eta Donostiarrak zortzigarren postua lortu zuen. Bederatzi punturekin, zortzigarren sailkatua da Donostiarraren B ontzia.