Groseko Zipotz jaietako kalejira, iruditan

Jarduera gehienak bertan behera utzi arren, “Zipotz jai xume eta sinbolikoak” egin dituzte aurten Grosen. Lau eguneko egitaraua murriztua hasi zuten ostegunean, eta pandemian eraginik izan ez duten jarduerak egin dituzte asteburuan zehar. Horietako bat izan zen joan den ostiralean egindako jai herrikoien aldeko kalejira. Erraldoi eta buruhandiak, trikitilariak, eta Zipotz eta Legami Nafarroa Beherea plazatik atera ziren, eta auzoko kaleak zeharkatu zituzten. Segurtasun eta osasun neurri zorrotzekin egin zuten kalejira, giro ederrean.
Bilduma batean jaso ditugu Groseko jai batzordeak eta Paul Garcia argazkilariak egindako argazkiak:















































