Uhartean eta Ondarretan bainatzea debekatu dute, ur zikinak isuri direlako itsasora

Santa Klara uhartean eta Ondarretako hondartzan bandera gorria jarri eta bainatzea debekatu behar izan dute gaur. Dirudienez, Irlako ura ponpatzeko sisteman matxura txiki bat izan da, eta ur zikinak isuri dira Santa Klarako atzeko zonara. Ondorioz, ura etetea erabaki dute eta, protokoloa jarraituz, udalak abisua pasa die SOS Deiaki, Udaltzaingoari eta Ertzaintzari. Osasun sailak bainatzeko ura aztertuko du, eta emaitzaren arabera bainatzeko debekua kendu edo mantenduko dute. Bestalde, hiriko mantentze zerbitzua dagoeneko matxura konpontzeko lanean ari dela jakinarazi du udalak.