Pettiren proiektu berria aurkeztuko dute Marruma Kulturalak egitasmoan

Datorren igandean, hilaren 26an, Petti musikariak bere proiektu berria, Manipulazio estrategiak, aurkeztuko du Marruma Kulturalak egitasmoan. Kontzertu akustiko hori konfinamendu neurriak ezarri aurretik ziren egitekoak, eta orain berreskuratu egin dute. Kontzertua 19:00etan hasiko da Marruma elkartean, eta honako estekan entzun daitezke hainbat abesti.
COVID-19a dela eta, hainbat neurri ezarri dituzte antolatzaileek. Alde batetik, sarrera mugatua izango da, eta hamabost pertsonakoa izango da. 18:00etan zabalduko dute atea, eta iristen diren lehen hamabostek sartu ahalko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dela sarrerarik gordeko, ez eta pertsona bati sarrera bat baino gehiago emango. Bestetik, gogoratu dute maskara derrigorrezkoa dela. “Ulerkorrak izan, mesedez: eragozpenen gainetik lanean gabiltza, ahal den moduan akustiko hauek egiten jarraitzeko”, adierazi dute antolatzaileek.