Donostiako Udalak 'Oporretan euskaraz' udalekuak berrabiaraztea erabaki du
Bi eguneko etenaren ondoren, Donostiako Udalak bihar jarriko ditu berriz ere abian Oporretan euskaraz udalekuak. Gaur egungo egoeraren eta tokiko osasun datuen azterketa egin ondotik hartu dute erabakia. Udalekuak antolatu ez diren bi egun horiengatik dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie familia guztiei.
Udalak nabarmendu duenez, Euskara Zerbitzuak kudeatzen dituen udalekuen diseinuak osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditu. Hiriko hainbat auzotako bederatzi eskoletan antolatu dira jasotze puntuak, eta haurren sarrera mailakatua egiten ari dira pilaketak saihesteko. Bestalde, haurrak iritsi bezain laster, tenperatu hartzen zaie eta eskuak garbiarazten zaizkie. Horrez gain, talde txikiak antolatu dituzte, distantzia sozialak zorrotz mantentzen dira eta egoera berrira egokituriko jokoak eta jarduerak antolatzen dituzte.