Martuteneko kartzelatik abiatuta txirrindu martxa egingo du Sarek larunbatean
Izan Bidea dinamikaren barruan, txirrindu martxa egingo du Sarek larunbatean, Martuteneko kartzelatik abiatuta. Hiru etapez osatutako ibilbidearen azkena da hau; lehena Lekunberritik Hernanira egingo dute ostegunean, ostiralean Urduñatik Durangora izango da etapa, eta hirugarren egunean lau etapa labur bereizi egingo dituzte, Euskal Herriko lau espetxeetatik abiatuta (Zaballa, Basauri, Iruña eta Martutene).
Bestalde, Izan Bidea dinamikarekin amaitzeko Donostiako Bakearen Usoa eta Haizeen Orrazia eskulturak lotuko dituen giza katea egingo dute abuztuaren 14an.
Uztailak 25 – Txirrindu-martxa Martuteneko kartzelatik abiatuta.
Abuztuak 14 – Giza katea Bakearen Usoaren eta Haizeen Orraziaren artean.