'Oporretan euskaraz' udalekuak bertan behera geratu dira
COVID-19aren eraginez, eta Eusko Jaurlaritzak emandako aginduaren ondorioz, bertan behera geratu dira Oporretan euskaraz udalekuak. Datozen orduetan informazio zehatzagoa emango diete udalekuan parte hartzen ari diren haurren gurasoei. Zalantzaren bat dutenek Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan; 943 48 37 50 telefonora deituta, eta udala_euskara@donostia.eus posta elektronikora idatzita.