Easo kalea itxiko dute ostegunean, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanengatik
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 23an Easo kalearen 41 eta 45 zenbakien arteko zatia itxiko dute, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko. Itxiera 7:30etik 14:30era izango da, eta oinezkoei, txirrindulariei eta ibilgailuei eragingo die.
Ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dituzte, Aldapetarekin bat egin arte, eta handik Easo kalerantz sartu ahal izango dira. Oinezkoei dagokionez, Urbieta kaletik desbideratuko dituzte, eta 41 eta 43 zenbakietako bizilagunentzat sarbidea baimenduta egongo da.