Ekialdebuseko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du Foru Aldundian
Igandean Ekialdebuseko gidari bat zauritu zuten, Donostia eta Hondarribia arteko E27 linean lanean ari zela hiru gaztek erasotu ostean. Gazteak maskara gabe sartu ziren autobusean, eta gidariak galarazi egin zien segurtasun-neurriak betetzen ez zituztelako.
Eraso hau eta autobus gidarien lanbideak dituen arazo estrukturalak salatzeko elkarretaratzea deitu du Ekialdebuseko Enpresa Batzordeak, uztailaren 23an 11:00etan. Elkarretaratzea Foru Aldundiaren atean izango da, Gipuzkoa plazan.