Goizean bandera berdea ezarriko dute berriz Ondarretan eta uhartean
Udalak iragarri du gaur goizean bandera berdea itzuliko dela Ondarretako hondartzara eta Santa Klara uhartera, ordua zehaztu ez badu ere. Izan ere, astelehenean gertatutako ur zikinen isurketaren ondorioz Udaleko Osasun sailak ura aztertu ondoren, lortutako emaitzak “onak” izan dira, ez baitute bakteria kaltegarririk atzeman.
Ondarretako hondartzan eta Santa Klara uhartean bainatzea debekatu zuten astelehenean. Izan ere, uharteko ur sisteman arazo tekniko bat izan zen, eta ur zikinak isuri ziren itsasora. Egoera aztertu ondoren, atzo bertan bainatzea baimendu zuten berriro, baina, emaitzak izan bitartean, bandera horia jarri zuten.